Erlezaintza
aukera ederra da oso antzinako langintza batean murgiltzeko: Gaur egun ere
Aramaion eta Gorbea inguruetan bizirik jarraitzen duen langintza da, hain
zuzen. Erleek Aramaioko bailara eta Gorbeako inguru guztiak zeharkatzen
dituzte. Honelako eztia, hain naturala eta hain leuna, benetako gozagarria da.
Erlezainak
gidatuko gaitu erlauntzak ikustera eta ezti-erauzketarako tailerrera: erleak
ikusiko ditugu beren abarasketan eta berauei buruzko azalpenak emango dizkigu,
eta eztia dastatu ahal izango dugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina